OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Bertako zuhaitzen landaketa

Laster joango da negua, udaberriari bidea emateko. Hori horrela, proposamen berri batekin gatoz zuongana OARSOIRRIAK ekimena: familia giroan landatzea datozen urteetan gure inguruan haziko diren zuhaitzak. Horretarako, EGUZKI taldearekin eta … Irakurtzen jarraitu

2020/02/24 · Utzi iruzkina

BIZIPOZAREN JAIA irailak 29an

BIZIPOZA elkarteak antolatuta irailaren 29an Errenteria/OreretanĀ  Bizipozaren Jaia ospatuko da. Aurten Juneren hegoak eta Mindara elkarteen lana izango da protagonista nagusia. Jaiak helburu desberdinak ditu, besteak beste, laguntza afektiboa eta … Irakurtzen jarraitu

2018/09/17 · Utzi iruzkina

Herriko sendabelarrak ezagutzen

Landareak bertatik bertara ezagutzeko aukera 2017ko urriaren 14an goizeko 12:00etan, Gamon zumardian Eskura ditugu landareak, apaintzeko, sendatzeko, erabili eta ezagutzen hasi gaitezen. Herrian bertan, Zumarditik Patxikura. Badago zumarrik Zumarditik? Eta … Irakurtzen jarraitu

2017/10/10 · Utzi iruzkina

Sorkuntzaren bitartez elikadura eta auzolana esploratzen

Apirilaren 22an (larunbata), arratsaldez, ekintza parte-hartzaile, sortzaile eta jostagarria antolatu dugu Labore eta Plasmako kideekin batera. Jarduera Laborek Oiartzungo Ihurritan duen pabilioian bertan egingo da (eguraldiaren arabera, aterpean edota aurreko … Irakurtzen jarraitu

2017/04/12 · Utzi iruzkina

[Oarsoaldea] Eskulan kolektiboa

Harresirik gabeko lurraldea kolektiboak eta Oarsoirriak ekimenak oihalezko eskultura baten lanketa antolatu dugu. Jarduera hau pertsonen migrazioaren gaiarekin loturik dago. Bertan, Oiartzun ibaiko zubi batetik zintzilikatuko den sare-gortina moduko bat … Irakurtzen jarraitu

2016/11/17 · Utzi iruzkina

Oarsoaldeko HERRI BATUKADA

Azaroaren 20anĀ Errenteria-Oreretan Oarsorriakeko jaia, Irrigintza festa, ospatuko da. Egun honetarako ekintza desberdinak egongo dira eta goizean zehar kaleak alaitzeko Oarsoaldeko HERRI BATUKADA osatzearen proposamena iritsi zaigu! Guztiok har dezakegu parte … Irakurtzen jarraitu

2016/10/14 · Utzi iruzkina

Txintxorroak eta ur jolasak (Pasaia)

Pasaden igandean Pasaiako Irrizaleek antolaturiko jolasen argazki batzu luzatzen dizkizuegu. Eguraldia lagun, eta herriko plazan sagardo egunarekin bat, arratsalde pasa polittaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Piraguan ibili ginen, txintxorroekin jolasean … Irakurtzen jarraitu

2016/07/10 · Utzi iruzkina

Txintxorroak eta ur jolasak Santiago plazan ( Pasai Donibane)

Datorren igandean ur jolasak antolatu ditugu Pasaiako Oarsoirriakeko familiek. Herria Sagardo Egunarekin girotua egongo dela aprobetxatuz jarduera ezberdinak probatzeko aukera izango duzue bertaratzen zaretenok. Hain zuzen, usadio zaharrak berreskuratu eta … Irakurtzen jarraitu

2016/06/26 · Utzi iruzkina

HEZKIDETZARI BURUZKO PRESTAKUNTZA SAIOA

Oarsoaldeko Irrizaleek hezkidetzari buruzko prestakuntza saioa antolatu dute oarsoaldeko lau herrietako haurrentzat eta gurasoentzat. Saioa apirilaren 16an izango da, 11:00tatik 13:30etara Trintxerpeko Alkateordetzan. Apirilaren 4tik 11 bitartean eman daiteke izena … Irakurtzen jarraitu

2016/04/08 · Utzi iruzkina

BADIA FESTA

Ekainak 13 OarsoIrriak eta Kuadrilategi elkarlanean Badia festa prestatu dute. Donibanetik irtenda badiari bira emango diogu San Pedrora iristeko eta bienbitartean kuadrillategiko gazteak txintxorroak egiten ariko dira. Bazkarirako elkartuko gara … Irakurtzen jarraitu

2015/06/02 · Utzi iruzkina