OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Sorkuntzaren bitartez elikadura eta auzolana esploratzen

Apirilaren 22an (larunbata), arratsaldez, ekintza parte-hartzaile, sortzaile eta jostagarria antolatu dugu Labore eta Plasmako kideekin batera. Jarduera Laborek Oiartzungo Ihurritan duen pabilioian bertan egingo da (eguraldiaren arabera, aterpean edota aurreko … Irakurtzen jarraitu

2017/04/12 · Utzi iruzkina

Oarsoaldeko HERRI BATUKADA

Azaroaren 20anĀ Errenteria-Oreretan Oarsorriakeko jaia, Irrigintza festa, ospatuko da. Egun honetarako ekintza desberdinak egongo dira eta goizean zehar kaleak alaitzeko Oarsoaldeko HERRI BATUKADA osatzearen proposamena iritsi zaigu! Guztiok har dezakegu parte … Irakurtzen jarraitu

2016/10/14 · Utzi iruzkina

HEZKIDETZARI BURUZKO PRESTAKUNTZA SAIOA

Oarsoaldeko Irrizaleek hezkidetzari buruzko prestakuntza saioa antolatu dute oarsoaldeko lau herrietako haurrentzat eta gurasoentzat. Saioa apirilaren 16an izango da, 11:00tatik 13:30etara Trintxerpeko Alkateordetzan. Apirilaren 4tik 11 bitartean eman daiteke izena … Irakurtzen jarraitu

2016/04/08 · Utzi iruzkina

MENDEKOSTEETAKO ZABARRERENTZAKO BATUKADA

Kaixo irrizaleak! Hemen duzue Zabarreri Mendekosteetan egin zenioten ongi etorriaren bideotxo bat! Eskerrak eman nahi dizuegu parte-hartzaile guztioi. Jai paregabea bizitu genuen eta jende asko elkartu ginen bertan! Poz-pozik jarri … Irakurtzen jarraitu

2015/06/07 · Utzi iruzkina

BADIA FESTA

Ekainak 13 OarsoIrriak eta Kuadrilategi elkarlanean Badia festa prestatu dute. Donibanetik irtenda badiari bira emango diogu San Pedrora iristeko eta bienbitartean kuadrillategiko gazteak txintxorroak egiten ariko dira. Bazkarirako elkartuko gara … Irakurtzen jarraitu

2015/06/02 · Utzi iruzkina

BATUKADAKO ENTSEGUAK (Lezo)

Kaixo Irrizaleak. Lan polita egiten ari zarete Zabarreren ongietorriaren inguruan! Egin ditugun 3 entseguetan giro ona eta talde polita osatu dugu eta ziur gaude Zabarre piratak gure lana ikustean poz … Irakurtzen jarraitu

2015/05/11 · Utzi iruzkina

ZABARRERI ONGI ETORRIA (Lezo)

Kaixo Lagunak! Mendekosteak bertan ditugu eta urtero bezala, Joxe zabala , hau da, gure artean ain maitatua den Zabarre pirata etortzea espero dugu. Denok dakigun bezala, berak duen altxorrik aberatsena … Irakurtzen jarraitu

2015/04/14 · Utzi iruzkina

KORRIKARAKO INDARRAK HARTZEKO SUKALDARITZA TAILERRA (Lezo)

Kaixo Irrizaleak! Dagoeneko korrikarako behar haina indar hartu ditugu! Atzoko sukaldaritza tailerrean madalena goxo-goxoak egin genituen. Lezoko irrizaleak, eskuak zikinduz eta ahoa betez pasa genuen arratsalde bikaina. Lehenengo, madalenak prestatu … Irakurtzen jarraitu

2015/03/08 · Utzi iruzkina

SUKALDARITZA TAILERRA.

Kaixo Irrizaleak! Badator Korrika! Martxoak 22an, goizeko 7:00etan Lezotik pasako da, eta beraz, indarra hartzen hasi behar dugu. Horretarako, datorren Larunbatean, Martxoak 7an, arratsaldeko 16:30etan, Madalena goxoak prestatzeko elkartuko gara … Irakurtzen jarraitu

2015/03/03 · Utzi iruzkina

HAUR ETA GAZTETXOEN JAI BATZORDEA. Lehenengo bilkura

Joan den ostiralean, Haur eta Gaztetxoen Jai Batzordearen lehenengo bilkura egin zen. Hogei haur eta gaztetxok eman zuten izena eta Lezo Herri Eskolan elkartu ziren, Mikel Arruti kultura zinegotziarekin eta … Irakurtzen jarraitu

2014/03/30 · Iruzkin 1