OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Kaixo Irrizaleak!
Badator Korrika! Martxoak 22an, goizeko 7:00etan Lezotik pasako da, eta beraz, indarra hartzen hasi behar dugu.
Horretarako, datorren Larunbatean, Martxoak 7an, arratsaldeko 16:30etan, Madalena goxoak prestatzeko elkartuko gara Lezoko ikastolako jangelan. Ondoren txokolate beroarekin merienda bikaina egingo dugu denok elkarrekin.
Norberak etxetik ekarri beharrekoa:
– Dozena erdi arrautza
– Osagaiak irabiatzeko barila.
– Osagaiak nahasteko ontzi bat, “bol” modukoa.
– Madalenak betetzeko edo apaintzeko osagaiak: txokolate, fruitu lehorrak, fruta…
ANIMATU Madalena goxoz, txokolate beroz eta EUSKARAZ elikatzera! Korrika Lezora iristean gorputza energiaz beterik edukitzeko!