OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Hamaika dira OarsoIrriak egitasmo herritarraren baitan Errenteria-Oreretan egin diren jarduerak eta ugariak zein hunkigarriak bizitako uneak.
– Baratze ekologikoa elkarlanean lantzen dituzten familiak
– Madalenetako haurren jai batzordeari esker 2014ean txikienek proposatutako hainbat ideia gauzatu ziren.
– Kanpoko ekintzak: herriko paretak margotzen, txangoak…
– Tailerrak: mozorroak, sua egiteko tailerra, zolografia…
Horiek guztiak eta gehiago familien ideiei eta eskuei esker gauzatu dira.
Proiektua ekintza ederrekin bizirik mantendu nahi badugu zuen parte-hartzea behar du.
DEIALDI BEREZIA – IDEIEN FESTA
Eguna: martxoak 6 (ostirala)
Ordua: arratsaldeko 6etan
Lekua: Merkatuzar
Zeini zuzenduta: Herriko haur eta helduentzako jarduera
Helburua: Herrian haurrak eta helduak kontutan hartzen dituen ekintzak martxan jartzea.
Guztiok egiten dugu OarsoIrriak eta guztion ekarpen txikiekin mantenduko dugu bizirik.
Errenteria/Oreretako OarsoIrriak taldea