OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Otsailak 14ko arratsaldean OarsoIrrien herri batukadak Errenteria-Oreretako kaleak girotu zituen. Hainbat asteburuetan zehar erritmoak ikasten egon ondoren iritsi zen egun handia.
Euriak protagonista izan nahi zuen baina mozorroak, burrunbak eta algarak gailendu ziren. Partaide guztion gogo eta alaitasunarekin grisa zena kolorez bete genuen, eta nola gainera!! Azken uneak bereziki hunkigarriak izan ziren, herriko Xanti eta Maialen kuttunei kantatu eta hauekin dantzatzeko aukera izan baikenuen.
Mila esker giro berezi hau egi bihurtu duzuen haur eta heldu guztiei.
Zoragarria izan da!!
Bestelako albisteak
Oarsoaldeko Hitza: Koadrilak, batukada, irriak, eta euria Errenteria-Oreretan [ARGAZKIA eta BIDEOAK]
Herri Bizia: Bideoa eta argazkiak