OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Inauteri koloretsuak errenteria-Oreretan. Zorionak eta eskerrik asko!!

Aurten ere familia irrizaleok ikaragarri gozatu dugu Inauterietako gure konpartsarekin: Oarsoirriak Musikala. Dantza kolektiboaren geldialdietan eta bide osoan umore onez egotearekin batera, familien arteko giro bikaina izan zen, kolorez bete … Irakurtzen jarraitu

2017/03/13 · Utzi iruzkina

Pasaiako Irrizaleek antolatuta dantzaldia izan zen atzo Antxoko frontoian

Pasaia Antxoko haurrek eta gurasoek antolatutako Dantzaldia atzo arratsaldean, otsailaren 28an, egin zen Antxoko frontoian. Frontoia haurrek egindako apaingarriekin girotu ondoren, Eñaut Gantxegik haurrek aukeratutako musika jartzeko ardura hartu zuen … Irakurtzen jarraitu

2016/02/29 · Utzi iruzkina

Haurren Jai Batzordea iruditan (Errenteria-Orereta)

Asanbladak eta erabakiak Asanbladak, eskuekin lanketak, arkatzekin lanketak, euskara eskuetan, eztabaidak, aurkezpenak, aukeraketa…                Mila koloretako txupinazo txikiaren prestaketa Materiala bildu eta helburua jarrita … Irakurtzen jarraitu

2015/07/27 · 2 iruzkin

Asteburu pasa Albaolan (Pasaia)

Pasaden maiatzaren 30 eta 31an Albaolan asteburu pasa egiteko aukera izan genuen. Irrien Lagunaken txokoan egindako prozesuari amaiera emateko kanpokaldea lore eta kolorez apaindu genuen Jon Muñizen laguntzarekin. Sukaldaritza tailerrean … Irakurtzen jarraitu

2015/06/02 · Utzi iruzkina

Luxuzko dantza tailerra Pasaiako lau dantzariekin

Pasaiako Irrizaleen taldean parte hartzen dugun haur, gazte eta helduok, urte osoko aisialdi egitarauaren barruan gure herriko artistak ezagutzeko urtero saio bat antolatzea erabaki genuen. 2015eko urte hasieran dantza munduarekin … Irakurtzen jarraitu

2015/03/16 · Utzi iruzkina

Pasaiako dantzariak ezagutuz

  Pasaiako Irrizaleen taldeak Pasaiako dantzariak ezagutzeko saioa egin zuen urtarrilaren 10ean Ondartxoko Itsas Kultur Faktorian. Pasaiako taldean parte hartzen dugun haur, gazte eta helduok, urte osoko aisialdi egitarauaren barruan … Irakurtzen jarraitu

2015/01/28 · Utzi iruzkina

Donibanen mendi buelta eta ezti dastaketa Aitor Zabalaren eskutik

Pasaiako Irrizaleek urriaren 26an herriko ingurua eta herritarren ofizio eta afizioak ezagutzeko  ibilaldi polit bat egin genuen. Ekintza hauek herritarren parte hartzearekin egitea dugu irizpide eta oraingo honetan Aitor Zabala … Irakurtzen jarraitu

2014/11/16 · Utzi iruzkina

Panelak marrazten

Lehengo maiatzaren 10ean, larunbatean, Ondartxoko OarsoIrrien txokoaren paretean kokatuko diren panelak marraztu genituen Joseba Antxustegietxarteren laguntzarekin. Txokoa diseinatzeko prozesuan haurrek egindako marrazkiak izan dira oinarria. Josebak perfilatu eta bertaratu ginen … Irakurtzen jarraitu

2014/05/15 · Utzi iruzkina