OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Lehengo maiatzaren 10ean, larunbatean, Ondartxoko OarsoIrrien txokoaren paretean kokatuko diren panelak marraztu genituen Joseba Antxustegietxarteren laguntzarekin. Txokoa diseinatzeko prozesuan haurrek egindako marrazkiak izan dira oinarria. Josebak perfilatu eta bertaratu ginen haur, gaztetxo eta gurasoek koloreztatu egin genituen giro eta leku paregabean. Txokoko paretei kolorea eman diogu dagoeneko. Hurrengo saioan txokoak definitu eta eraikitzen hastekoak gara, antzerki txokoa, jolasteko txokoa, …