OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Haurren ametsetako jaiak gauzatuz

Haur eta guraso agurgarriok:

Gutun honen bitartez gonbidapen berezi bat egin nahi dizuegu herriko Oarsoirriak taldetik eta herriko Jai Batzordetik. Madalenak prestatzen gabiltza eta zuen laguntza behar dugu: umeen proposamenak zuzenean jaso nahi ditugu. Beraiek erabaki dezatela nolako jaiak nahi dituzten!

Horretarako, dinamika berezi batzuk prestatu ditugu Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeentzat (3-11 urte bitarteko haurrak, gutxi gora-behera):

33.tmp

1. saioa, “ametsetako jaiak marraztuz”: maiatzaren 24an, larunbatez, 17:00etan Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) (eguraldi txarra eginez gero, Reina aretoan) haurrei haien ametsetako jaiak zeintzuk diren galdetuko diegu. Horretarako, haien jairik gustukoenak marraztuko dituzte. Marrazki guztiak amaituta daudenean, erakusketa txiki bat antolatuko dugu. Haur bakoitzak 3 gometxa izango ditu, gustukoen dituen ideiak bozkatzeko. Iraupena: ordu eta erdi inguru.
2. saioa, “ametsetako jaiak gauzatuz”: maiatzaren 30ean, ostiralez, 18:30ean Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) (eguraldi txarra eginez gero, Reina aretoan). Ideiarik bozkatuenak zeintzuk izan diren azalduko diegu, eta beraiekin batera ideia horiek errealitatera nola eraman asmatzen ahaleginduko gara. Saio honetan haurren zein gurasoen hartuko dute parte.
Ekimen honek umeen aisialdi-partehartzailea sustatzeko helburua du, orain hainbat herri, eskola eta aisialdi egitasmotan martxan jartzen ari diren “herri hezitzaile” leloaren aterkipean.

45.tmp

Zuen konfirmazioa behar dugu saioak ondo antolatzeko. Horretarako, eman izena honako helbide honetan: http://doiop.com/haurren-jai-batzordea
Izena emateko azken eguna asteartean, maiatzak 20.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2014/05/15 by in Uncategorized.
%d bloggers like this: