OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

KUTXA MAGIKOAK. Mundua hobetzeko proposamenak marrazki eta ahotsaren bitartez

Ekintza berezia jarri dugu martxan, eta bertan haur eta familiei pattal dagoen mundua hobetzeko zein opari egingo zioketen galdetu diegu. Parte hartu nahi baduzue hemen duzue informazio guztia [+]. Ondoren, … Irakurtzen jarraitu

2021/01/09 · Utzi iruzkina

Mundu hobetzeko haurren irudimena!

Gurasoen, familien eta lagunen beharra dugu HAURREN ideak eta ametsak jasotzeko. Egoera gogorrak bizitzen ari gara, eta dinamika herritar berezi bat proposatu nahi dizuegu. Pentsatu eta adierazi, marrazki batean eta … Irakurtzen jarraitu

2020/12/29 · Utzi iruzkina

Animaliak aske! (Araitz, Errenteria)

Errenteriako Araitzek asko maite ditu animaliak eta marrazki eder hau bidalo digu. Aske ikusi nahi ditu animaliak lasai bizi dezaten. Mila esker Araitz zure sentimenduak guztiokin partekatzeagatik! Besarkada handi bat

2020/12/09 · Utzi iruzkina

Animaliak aske! (Izadi, Errenteria)

Konfinamendu garai gogorrenean Errenteriako Izadik marrazki zoragarri hau bidali zigun. Izugarri maite ditu animaliak eta aske izatea gustatuko litzaioke. Mila esker Izadi zure pentsamenduak guztiokin partekatzeagatik! Besarkada handi bat

2020/12/09 · Utzi iruzkina

[Etxekoak dantzan] DJ saio herrikoia

2020ko ez-Madalena berezi hauek aurrera doaz! Elkar-zaintza lehenetsi dugun honetan, programa digital bat sortu dugu Haurren Jai Batzordea eta herriko beste hainbat eragileren artean. Gaur 17:00etan haur eta familiek eskatutako … Irakurtzen jarraitu

2020/07/24 · Utzi iruzkina

Hau Bizipoza!!! haurrentzako eskaintza digitala (Madalenetan)

Bizitzen ari garen egoeraren larritasuna dela eta gauza ugari aldatu dira besteak beste,  ospakizunak. Ezinbestean beraz, Madalenak ez dira ohi bezala igaroko. Halere, Madalenetako zatitxo bat etxeetara eramateko asmoz, Errenteria-Oreretako … Irakurtzen jarraitu

2020/07/20 · Iruzkin 1

Etxekoak dantzan!

Auzolanean sortutako DJ saioa Haurren jai batzordeak proposatutako ideietatik “Etxekoak dantzan!” ekimena gauzatzeko bidean gaude. Familia giroan musikaz eta dantzaz gozatzeko DJ saioa osatu nahi dugu Errenteria-Oreretako FURIUS konpartsarekin elkarlanean. … Irakurtzen jarraitu

2020/07/10 · Utzi iruzkina

Jaiak marrazten 2020

“Jaiak marrazten 2020” Haurren jai Batzordeak proposatutako ekimena da . Marraztu zure Madalenak jaien giroa, gustuko ekintzak, oroitu nahi dituzun pertsonak…. Aurten ez ditugu herriko jaiak ohi bezala ospatuko baina, … Irakurtzen jarraitu

2020/07/07 · Utzi iruzkina

[Haurren jai-batzordea] Errenteria-Orereta 2020

Azken hilabeteetan gauza ugari pasa dira. Etxeetan ahal bezain ongien egotea espero dugu, animo! Zalantzarik gabe, aurtengo Madalenak bereziak izango dira. OarsoIrriak egitasmotik aurten ere  haurren-jai batzordea antolatu nahi dugu. … Irakurtzen jarraitu

2020/06/19 · Utzi iruzkina

Marrazki bizidunak sortzen

Ventana a la Diversidad, Haziak egitasmoak eta Abaraxka Ludotekak etxean denbora gehiago pasa behar dugun garai hauetan elkarrekin sortzeko proposamena luzatu nahi dizuegu. Ekimen honek, marrazki bizidunak sortzeko helburua du, … Irakurtzen jarraitu

2020/05/26 · Utzi iruzkina