OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

2023ko Txupinazo Txikia prestatzeko saioa

Uztailaren 21ean 17:30ean Madalen jaietako Txupinazo Txikia izango da. Une hori bizitzeko irrikan gaude, eta zuek?

Urtero bezala, haurrek pregoia osatuko dute, eta aurten, gainera, txupinazoa apaintzeko oihal berezia sortzeko saio herrikoia berreskuratuko dugu. Lan hori pregoian parte hartuko duten haurrek eta familiek egingo dute elkarrekin.

Txupinazo Txikia gertutik bizi eta pregoian edo oihalaren sorkuntzan parte hartu nahi baduzue, zatozte ekainaren 21ean arratsaldeko 17:30ean Reyna aretora. Etxean oihal zati zaharren bat baldin baduzue, ekar ezazue.

2018an parte hartu zuten haurren eta familien argazkia duzue hemen.

Atzean ikusten den oihala 2016. urtean sortu zen orduko familiei esker.

Atzean ikusten den oihala 2016. urtean sortu zen orduko familiei esker.

Animatu eta parte hartu!

Utzi iruzkina