OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Azken urtetan egin bezala, 2023ko Madalen jaien prestaketan haurren hitza kontutan hartu nahiko genuke.
Dinamika berezi batzuk prestatu ditugu 5etik 12 urtera bitarteko haurrei eta familiei zuzenduta, haurren ideiak landu eta azaldu ditzaten. Halaber, Txupinazo Txikiaren pegatinak sortzeko aukera ere egongo da.
Familiei informazio hau etxeko txikiekin partekatzea eskatu nahi diegu, jaietan ere haien zatitxo bat egon dadin eta haurren ideiekin guztiok goza dezagun!