OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Otsailak 18an familien kalejira!

2023ko Inauteriak gainean ditugu, hau poza! Otsailaren 18an, larunbatean, 12:00etan hasiko da familien kalejira Mertatuzarren eta 11:30etan entsegu orokorra egingo dugu. Ibilbide musikatu eta koloretsuaren ondoren argazki ERRALDOIA egingo dugu … Irakurtzen jarraitu

2023/02/02 · Utzi iruzkina

[Etxekoak dantzan] DJ saio herrikoia

2020ko ez-Madalena berezi hauek aurrera doaz! Elkar-zaintza lehenetsi dugun honetan, programa digital bat sortu dugu Haurren Jai Batzordea eta herriko beste hainbat eragileren artean. Gaur 17:00etan haur eta familiek eskatutako … Irakurtzen jarraitu

2020/07/24 · Utzi iruzkina

KontaKLIK: Etxeko txikiak bakarrik edo familia giroan jolasteko eta sormena lantzeko aukera

Haziak egitasmoaren izenean, etxean gauden egun hauetarako proposamentxo bat luzatu digute. Etxeko txikiek bakarrik edo familia giroan entretenitu eta sormena landu ahal izateko aukera duzue KontaKLIK webgunearekin. KontaKLIK ukimenezko pantailak … Irakurtzen jarraitu

2020/04/07 · Utzi iruzkina

[IKERKUNTZA] Nola ari dira bizitzen coronavirusa haurrak? Familian betetzeko.

Kaixo. Zer moduz zaudete? Gogorra izaten ari da egoera. Familia bakoitza ahal dugun moduan pasatzen ari gara, eta hemendik besarkada bero bat bidali nahi dizuegu. Haurrek koronabirusaren gaixotasunagatik piztutako alarma … Irakurtzen jarraitu

2020/04/05 · Utzi iruzkina

Leihoa zabalik da OarsoIrriak ekimenean

Etxeetan igaro behar ditugun egun hauek ikusita Oiartzungo Abaraxka ludoteka eta Oarsoirriak ekimenetik proposamentxo bat dugu zuontzat, hau da, etxeko txikitxoentzat. Zer esan nahi diozu munduari? egun hauetan egiten dituzun, … Irakurtzen jarraitu

2020/03/24 · Iruzkin 1

Gorpuzten den jai herrikoia haurren eskutik (Errenteria-Orereta)

Irria harro eraman dugu 2018ko Madalena jai hauetan. Aurten ere haurrak izan dira protagonista eta helduok bidelagun. Prozesu luze honen emaitza Madalen jaietako kantu berria, txupinazo txikia, haurrek aukeratutako dinamikak … Irakurtzen jarraitu

2018/07/30 · Iruzkin 1

[KANTA] Irria harro!

Haurrek sortutako proiektua, herriko familiekin osatua. 2016 eta 2017. urtetan Errenteria-Oreretako Haurren Jai Batzordeak proposatu zuen txupinazo txikirako eta jaietarako kantu berri bat sortzea. Horiek horrela, 2018ko martxotik aurrera hainbat … Irakurtzen jarraitu

2018/06/18 · 4 iruzkin

IRRIA HARRO! madalenetako kanta berriaren bideoklipa grabatzeko deialdia (Errenteria-Orereta)

Haurrek Errenteria/Oreretako Madalen jaietako kantu berria egin nahi zuten, eta OarsoIrrien komunitatean martxan jarri ginen. Joan den martxoan egindako dinamika batek abiapuntua jarri zuen, eta ondoren osatu zen kantu berriaren … Irakurtzen jarraitu

2018/05/29 · Iruzkin 1

Txupinazo txikiko kantaren sorrera

Kaixo, familiok! Aurreko urteetan haurrek txupinazo txikirako kanta bat sortu nahi zutela erabaki zuten. Datorren martxoaren 23an, ostiralez, elkartuko gara 17:30etan Reina aretoan (Xenpelar kalea), txupinazo txikirako abestiaren letra sortzeko … Irakurtzen jarraitu

2018/03/15 · Utzi iruzkina

[Errenteria-Orereta] TXIRRITA “PATZIKUKO” JOLAS PARKEAREN LANKETA

Marea Gora prozesua proiektuen fasean murgilduta dabil. 0-12 urte bitarteko haurrei dagokionez, lantzeko gaia TXIRRITA JOLAS PARKEAREN LANKETA burutzea izan da. Horretarako, datorren asteburuan Errenteriko hainbat Aisialdi talderekin batera baina … Irakurtzen jarraitu

2017/05/16 · Utzi iruzkina