OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Leihoa zabalik da OarsoIrriak ekimenean

Etxeetan igaro behar ditugun egun hauek ikusita Oiartzungo Abaraxka ludoteka eta Oarsoirriak ekimenetik proposamentxo bat dugu zuontzat, hau da, etxeko txikitxoentzat.

Zer esan nahi diozu munduari? egun hauetan egiten dituzun, marrazki, ipuin, bertso, poesia, eskulan, argazki, abesti, audio, iritzia… guri bidali eta oarsoirriak@gmail.com helbidera eta guk poliki poliki Abaraxkako blogera eta OarsoIrriko webgunera igoko ditugu. Modu honetara zuek guztiok kontuan hartuaz eta plazaratzeko aukera eskainiaz.

Mezuan ondorengo informazioa adierazi beharko duzue: egin duzuenaren azalpentxoa, lanaren izenburua, zuen izena (eta, izen erreala jarri nahi ez baduzue, ezizen artistikoa asmatu dezakezue), herria, eta partekatu nahi duzuen materiala. Zuen, adinez txikiak zaretenon, irudirik balego, bai zuen baimena eta bai zuen gurasoena behar dugu. Beraz, orri hau  deskargatu eta sinatu ondoren, publikatu nahi duzuenarekin batera bidali beharko diguzue.

Eta ez ahaztu, denon artean lortuko dugu! GORA IRRIA!!!!

 

Helduentzako argibideak

Kaixo lagun,

Haurrentzako adierazpen espazioa zabaldu nahi dugu Oiartzungo Abaraxka ludoteka eta Oarsoirriak ekimenetik proposamentxo bat dugu zuontzat, hau da, etxeko txikitxoentzat.

Galdetuiezue ea beste pertsona batzuekin zerbait konpartitu nahi duten, sormena lan horretan (marrazkia, ipuin, bertsoa…) eta prozesuan jarrita. Haurra bera izan behar da gidari, nahi duen hori sortuaz, eta askatasuna ematea proposatzen da. Arreta bidean jartzea gonbidatzen dizuegu, elkarrekin bizitzen ari zareten horretan.

Adin txikikoen irudiak agertzen badira, zuen baimena beharko dugu. Horretarako, hauxe eskatzen dizuegu: bidaltzekoa den lanarekin batera goian aipatutako orria sinatzeko, argazki bat ateratzeko eta haurraren ekarpenarekin batera bidaltzeko adierazitako gmaileko helbidera. Kasu honetan, kontuan hartu ezazue haurraren irudia publikoki zabalduko dela.

One comment on “Leihoa zabalik da OarsoIrriak ekimenean

  1. Pingback-a: [IKERKUNTZA] Nola ari dira bizitzen coronavirusa haurrak? Familian betetzeko. | OARSOirriak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2020/03/24 by in COVID-19,Deialdiak,Herriak,Leihoa zabalik and tagged , , , , .
%d bloggers like this: