OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Kaixo.
Zer moduz zaudete? Gogorra izaten ari da egoera. Familia bakoitza ahal dugun moduan pasatzen ari gara, eta hemendik besarkada bero bat bidali nahi dizuegu.
Haurrek koronabirusaren gaixotasunagatik piztutako alarma egoera nola bizi duten aztertzeko ikerketa burutzen ari dira EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle talde bat. Eta, horretarako, umeek familiekin elkarlanean betetzeko proposamena luzatu digute. Parte hartzeko, sakatu hemen, eta bertan aurkituko duzue lanketa egiteko sarbidea. Horrela, haurrekin garari buruz hitz egin eta ikerkuntza interesgarria hau elikatuko duzue.
Era berean, gogora ezazue OarsoIrrien leihoa zabalik dela haurrek ekarpenak jasotzeko. Hemen informazio gehiago,
Animo guztiei, eta besarkada bero bat.