OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

KUTXA MAGIKOAK. Mundua hobetzeko proposamenak marrazki eta ahotsaren bitartez

Ekintza berezia jarri dugu martxan, eta bertan haur eta familiei pattal dagoen mundua hobetzeko zein opari egingo zioketen galdetu diegu. Parte hartu nahi baduzue hemen duzue informazio guztia [+]. Ondoren, … Irakurtzen jarraitu

2021/01/09 · Utzi iruzkina

Mundu hobetzeko haurren irudimena!

Gurasoen, familien eta lagunen beharra dugu HAURREN ideak eta ametsak jasotzeko. Egoera gogorrak bizitzen ari gara, eta dinamika herritar berezi bat proposatu nahi dizuegu. Pentsatu eta adierazi, marrazki batean eta … Irakurtzen jarraitu

2020/12/29 · Iruzkin 1

Animaliak aske! (Araitz, Errenteria)

Errenteriako Araitzek asko maite ditu animaliak eta marrazki eder hau bidalo digu. Aske ikusi nahi ditu animaliak lasai bizi dezaten. Mila esker Araitz zure sentimenduak guztiokin partekatzeagatik! Besarkada handi bat

2020/12/09 · Utzi iruzkina

Animaliak aske! (Izadi, Errenteria)

Konfinamendu garai gogorrenean Errenteriako Izadik marrazki zoragarri hau bidali zigun. Izugarri maite ditu animaliak eta aske izatea gustatuko litzaioke. Mila esker Izadi zure pentsamenduak guztiokin partekatzeagatik! Besarkada handi bat

2020/12/09 · Utzi iruzkina

Marrazki bizidunak sortzen

Ventana a la Diversidad, Haziak egitasmoak eta Abaraxka Ludotekak etxean denbora gehiago pasa behar dugun garai hauetan elkarrekin sortzeko proposamena luzatu nahi dizuegu. Ekimen honek, marrazki bizidunak sortzeko helburua du, … Irakurtzen jarraitu

2020/05/26 · Utzi iruzkina

KontaKLIK: Etxeko txikiak bakarrik edo familia giroan jolasteko eta sormena lantzeko aukera

Haziak egitasmoaren izenean, etxean gauden egun hauetarako proposamentxo bat luzatu digute. Etxeko txikiek bakarrik edo familia giroan entretenitu eta sormena landu ahal izateko aukera duzue KontaKLIK webgunearekin. KontaKLIK ukimenezko pantailak … Irakurtzen jarraitu

2020/04/07 · Utzi iruzkina

Leihoa zabalik da OarsoIrriak ekimenean

Etxeetan igaro behar ditugun egun hauek ikusita Oiartzungo Abaraxka ludoteka eta Oarsoirriak ekimenetik proposamentxo bat dugu zuontzat, hau da, etxeko txikitxoentzat. Zer esan nahi diozu munduari? egun hauetan egiten dituzun, … Irakurtzen jarraitu

2020/03/24 · Iruzkin 1