OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Marrazki bizidunak sortzen

Ventana a la Diversidad, Haziak egitasmoak eta Abaraxka Ludotekak etxean denbora gehiago pasa behar dugun garai hauetan elkarrekin sortzeko proposamena luzatu nahi dizuegu. Ekimen honek, marrazki bizidunak sortzeko helburua du, adin guztietako pertsonek hartu dezakete parte eta ekarpenak munduko toki desberdinetakoekin batera agertuko dira. Ekarpen desberdinak elkarrekin guztion ingurua elikatzeko. Gaztelerazko informazioa nahi baduzue egin kilk hemen.

Parte hartu nahi? Horra proposamena!

#1 Ideia – Etxeko gauzekin marrazki bizidunak sortzeko tresna sortuko dugu: KUTXA MAGIKOA

Bideo honetan Padma eta Ananda donostiarrek kutxa magiko bat nola sortu azalduko digute, euskaraz eta gaztelaniaz. 

Oso dibertigarria da!

Gaztelerazko bertsioa hemen.

Kutxa magikoekin gai ugari landu dituzte Ventana a la Diversidad eta Haziak egitasmoko proiektuen bitartez, adibidez:

“Ametsen basoa” liburuaren bertsioa. Bertan, Oarsoaldeko eta Oaxaca haurrek ipuinari bizia eman zioten. Kontaketa euskaraz eta Mixe hizkuntzatan. GOZATU!

Hemen, giza eskubideen inguruko artikuluak marraztu zituzten adin eta leku desberdinetako haur, gazte, heldu eta familiak.

Egia esan ia edozein gauzari buruzko marrazki bizidunak egin ditzakezue. Nahi duzuena egin dezakezue, noski!

#2 Ideia – Zer adierazi eta marraztu nahi duzu?

Guk proposamen bat egingo dizuegu: konfinamenduaren gaiarekin lotutako mikro-ipuinak sor ditzakezue… Nola bizi dute egoera hau zuen seme-alabek? eta zuek? zer botatzen dute/duzue faltan? Zein alderdi positibo ditu? Dena normaltasunera itzultzen denean zer aldatuko zenukete? Zer ez zenuten normaltzat hartzen eta zer aldatu nahiko zenukete berriz kalera ateratzen garenean?

#3 Ideia – Nola parte hartu (informazio zuzena)

Horrelako ideiaren bat egiteko gogoa baduzue, contact@vedi.site, abaraxka.oiartzun@gmail.com, kaixo@haziak.eus gurekin kontaktuan jarri zaitezkete eta gurekin eta munduko gainerako pertsonekin partekatzeko zer egin azalduko dizuegu, ongi iruditzen bazaizue. Partekatutako bideo guztiekin galeria bat sortuko dugu, goian partekatu dugunaren antzerakoa.

 

Ideia eta garapena:

Lankidetza

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2020/05/26 by in Aisialdi Egitarauak,COVID-19,Deialdiak,Herriak,Leihoa zabalik and tagged , , , .
%d bloggers like this: