OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

[Haurren jai-batzordea] Errenteria-Orereta 2020

Azken hilabeteetan gauza ugari pasa dira. Etxeetan ahal bezain ongien egotea espero dugu, animo!

Zalantzarik gabe, aurtengo Madalenak bereziak izango dira. OarsoIrriak egitasmotik aurten ere  haurren-jai batzordea antolatu nahi dugu. Baina, segurtasun neurriak direla eta urtero bezala elkartzeko aukerarik ez dugunez, herriko familien laguntzarekin haurren ideiak eta iritziak jaso nahiko genituzke.

Jarraian lanketa egiteko hainbat galdera proposatzen ditugu eta nahi bezala erantzun daitezke (idatziz, marrazkiekin, argazkiekin…). Aurtengo egoera soziosanitarioa dela eta, elkarri zaintzea lehenetsi behar dugu. Beraz, kalean ekintzak burutzea ezinezkoa izango zaigu; jai batzorde orokorrak ere, hala erabaki du. Proposamenak lantzean hau ere presente eduki behar dute haurrek.

– Egoera honetan, Madalenetan zein ekintza edo ekintzak egotea gustatuko litzaizuke?

– Ekintza hori egiteko zer egin beharko litzake?

– Madalenetan zer egitea gustatuko litzaizuke?

– Zerbait ikustea gustatuko litzaizuke?

Bestelako ekarpenik al daukazu?

Bidali zuen ekarpenak ekainak 25a baino lehen oarsoirriak@gmail.com helbidera eta jai-batzorde orokorrera eramango ditugu. Egoera berezia kontutan hartuta ahal duguna egingo dugu!

Etxean burututako haurren jai-batzordeko argazkirik konpartitu nahi baduzue bidali, gustura jasoko ditugu zuen hitz eta marrazkiekin batera!

Girotzen hasteko Irria Harro kantaren uzten zaituztegu!!

Hemen kantaren letra eta audio deskargatzeko aukera.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: