OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Jaiak marrazten 2020

“Jaiak marrazten 2020” Haurren jai Batzordeak proposatutako ekimena da . Marraztu zure Madalenak jaien giroa, gustuko ekintzak, oroitu nahi dituzun pertsonak…. Aurten ez ditugu herriko jaiak ohi bezala ospatuko baina, zure adierazpena guztiekin partekatu nahiko genuke.

Konpartitzeko modua nola bideratu lantzen ari gara beraz, oraindik ezin dugu gehiegi aurreratu baina, modu batera edo bestera marrazkiak zabalduko ditugu.

Zure ekarpena egin nahi baduzu bidali zure marrazkiaren argazkia oarsoirriak@gmail.com helbidera UZTAILAK 12 baino lehen. Arren, mezuan haurraren izena (nahi izanez gero abizenak) eta adina jarri. Konpartitzea nola gauzatuko den jakitean zuzenean horren berri emango dizuegu.

Animatu eta parte hartu!

Errenteria-Oreretako Haurren jai Batzordea eta Oarsoirriak

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2020/07/07 by in COVID-19,Errenteria-Orereta,Herriak and tagged , , , , .
%d bloggers like this: