OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Haurren jai batzordeak proposatutako ideietatik “Etxekoak dantzan!” ekimena gauzatzeko bidean gaude. Familia giroan musikaz eta dantzaz gozatzeko DJ saioa osatu nahi dugu Errenteria-Oreretako FURIUS konpartsarekin elkarlanean. Azken hauek girotuko dute herriko haurrek eta ingurukoek beraiekin batera bizitzen dituzten euskal kantak. Kalean elkartzeko aukerarik ez dugunez bideo batean grabatuko da saio eta Madalenetako astean bakoitzak bere etxetik dantzatzeko aukera izango dugu.
Beraz, zein euskal kanta dantzatu nahiko zenuke? Etxeko txikien (eta ez hain txikien) proposamenak bildu nahi ditugu. Bai bai, haurrak, gurasoak, izeba-osabak, aiton-amonak… Zein da haurrek gustuko duten edo haurrekin batera entzutea gustatzen zaizuen euskal kanta hori?
Bidali zuen aukeraketak uztailak 13 (astelehena) baino lehen oarsoirriak@gmail.com helbidera. Haurraren edo-eta helduaren izena (adina eta abizenak aukeran) eta bakoitzaren euskal kanten proposamena.
Saioaren iraupena mugatua izango denez agian ezin ditugu ekarpen guztiak jaso baina ahal den neurrian guztiak jartzen saiatuko gara.
Guztion artean osatuko dugu “Etxekoak dantzan” etxeko DJ saio herrikoia!!
Animatu eta parte hartu!