OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Mundu hobetzeko haurren irudimena!

Gurasoen, familien eta lagunen beharra dugu HAURREN ideak eta ametsak jasotzeko.

Egoera gogorrak bizitzen ari gara, eta dinamika herritar berezi bat proposatu nahi dizuegu.

Pentsatu eta adierazi, marrazki batean eta minutu bateko audio batean, Mari Domingiri edo Olentzerori mundua hobetzeko zer opari eskatuko zenioketen edo, bestela, zer opari egingo zenioketen mundua hobetzeko.

Mundua hobetzeko, zuen ahotsa eta irudimena behar ditugu!

Mundua hobetzeko HAURREN proposamenak bildu nahi ditugu.

Zuek bidalitako materialarekin guk marrazki bizidunak sortu eta munduan zehar zabalduko ditugu. Eta hau guztia, nola egin? Bada, zuen irudimenari eta kutxa magikoari esker!


Informazio guztia hemen daukazue: https://herribizia.errenteria.eus/kulturmalutak

Kutxa magikoa zer den ez badakizu, ikusi bideo hau:

Kutxa magikoa sortzeko tutoriala

Kutxa magikoa eraikitzeko beharrezkoa den materiala auzolanean bildu da (50 kutxa), eta Xenpelar kultur dendan eskuratu ahalko duzue doan 2020ko abenduaren 11tik aurrera.

Haurrek eta familiek mundua hobetzeko zeresan handia dutela uste dugu. Animatu eta parte hartu!

Zalantzarik izanez gero idatzi oarsoirriak@gmail.com helbidera.

Herri ekimen hau Ventana a la Diversidad kolektiboarekin elkarlanean antolatu da, Errenteriako Udalaren laguntzarekin.

One comment on “Mundu hobetzeko haurren irudimena!

  1. Pingback-a: Mundua hobetzeko haurren irudimena: auzolanean sortutako ekintza | OARSOirriak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: