OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Bertako zuhaitzen landaketa

Laster joango da negua, udaberriari bidea emateko. Hori horrela, proposamen berri batekin gatoz zuongana OARSOIRRIAK ekimena: familia giroan landatzea datozen urteetan gure inguruan haziko diren zuhaitzak.

Horretarako, EGUZKI taldearekin eta Errenteriako udalarekin elkarlanean bertako zuhaitzen landaketa antolatu dugu. Aukera ona izango da ekintza honen bidez bertako habitat naturala berreskuratzeko eta ingurumena zaintzeko, CO2-ren murriztapena bultzatuta.

Komeni da kirol edo mendiko jantziak eta oinetakoak eramatea, landaketan belar eta lur artean ibiliko garelako.

Etorri gurekin zuhaitzak landatuz gozatzera.

  • Eguna: 2020ko martxoaren 1a, igandea
  • Ordua: 11:00etan
  • Lekua: San Markos (aparkalekua)

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2020/02/24 by in Aisialdi Egitarauak,Errenteria-Orereta,Eskualde,Herriak and tagged , , , , .
%d bloggers like this: