OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Gorpuzten den jai herrikoia haurren eskutik (Errenteria-Orereta)

Irria harro eraman dugu 2018ko Madalena jai hauetan. Aurten ere haurrak izan dira protagonista eta helduok bidelagun. Prozesu luze honen emaitza Madalen jaietako kantu berria, txupinazo txikia, haurrek aukeratutako dinamikak eta kuadrilen eguneko haurrentzako saioa izan dira. Hemen aurtengo jaietan bizi dugunaren laburpena:

“Irria harro” kanta

Errenteria-Oreretako Haurren Jai Batzordeak proposatu zuen txupinazo txikirako eta jaietarako kantu berri bat sortzea. Horiek horrela, aurtengo martxotik aurrera hainbat dinamika parte hartzaile egin zituen OarsoIrriak familien ekimenak, eta kantuaren sorkuntzarako prozesua hasi zuen.

Ibilbide osoan, haurrak izan dira gidari: jaietako emozioez hausnartzean, emozio horiei hitzak jartzean, hitzei musikaz laguntzean eta, azkenik, hitzei eta musikari bideoklip batean mugimendua ematean. Horren emaitza Irria harro kantua da.

Kantari buruzko informazio gehiago hemen: Irria harro

Txupinazo txikia

Haurrek beraiek kontutan hartzen zuen txupinazoa nahi zuten; eremu garbia, dantzarako eta musikarako espazioa, koloreak… Aurten hasierako ilusio berberarekin laugarren txupinazo txikia burutu dugu. Txupinazo honetan ez dugu ez oholtzarik ez balkoirik ere, txupina plazakideon artean botatzen dugu eskuekin eta soinuekin, haurrek sortzen dute pregoia eta haiek erabakitzen dute nola antolatu. Aurten gainera Irria Harro kantaren aurkezpena ere egin da!!

Txupinazo txikiaren irudi gehiago: Herri bizian eta Errenteriako HITZAN(bideoak + irudiak)

Kuadrilen egunean: dantza, marrazkiak, kutxa magikoak eta murala

Kuadrtilen egunean hiru dinamika berezi gauzatu genituen Oarsoirriak eta Oaingozhau ekimenen arteko elkarlanean. Oholtzatik plazara jeitsi zen koreografia batekin hasi ginen herri bazkarian eta lagun giroan, kuadrillen eguneko partaideei.

Ondoren bi tailertxo burutu ziren paraleloan eta bietan irudiak izan ziren nagusi. Txoko batean, ohol txuri bat kokatu zen eta kuadrilen egunaren muraltxoa apaintzeko parada izan zuten haur eta helduak.

Bestean, haurrek marrazki bidez kuadrilen eguneko giroa eta Madalen jaietako haien emozioak adierazi zituzten. Gainera, sorkuntza prozesu osoa grabatua genuen “kutxa magikoen” bitartez eta emaitza zoragarria izan zen!

Hemen kutxa magikoarekin sortutako bideo guztiak: Vimeo OarsoIrriak

Hau da kuadrilen eguneko lan taldea, mila esker bihotz bihotzez!

Kuadrilen eguneko saioaren irudi gehiago: Herri bizian eta OaingozHau

Egindako lana, bidea eta emaitza poz-pozik daramagu gure gorputzetan.

Gora jai herrikoiak, herriko txikiak eta beraien ametsak!

 

 

Oharra: Kutxa Magikoak “www.ventanaaladiversidad.org“-ek erraztutako tailerrei esker kultur ezberdinetako gazteekin elkar diseinatu dira. Kuadrilen egunean erabilitako kutxa magikoak Errenteria-Oreretako familiek eta Haziak egitasmoko “Haur galdua“-ren dinamikan Abaraxka ludotekan sortu ziren.

One comment on “Gorpuzten den jai herrikoia haurren eskutik (Errenteria-Orereta)

  1. Pingback-a: Haurre jai batzorderako deialdia Errenteria-Oreretan | OARSOirriak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2018/07/30 by in Bideoak,Errenteria-Orereta,Herriak,Multimedia and tagged , , , , , .
%d bloggers like this: