OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Haurrek sortutako proiektua, herriko familiekin osatua.
2016 eta 2017. urtetan Errenteria-Oreretako Haurren Jai Batzordeak proposatu zuen txupinazo txikirako eta jaietarako kantu berri bat sortzea. Horiek horrela, 2018ko martxotik aurrera hainbat dinamika parte hartzaile egin zituen OarsoIrriak ekimeneko dinamizazio taldeak, eta kantuaren sorkuntzarako prozesua hasi zen. Ibilbide osoan, hainbat haurrek eta familiak hartu dute parte.
Familiek izandako parte hartzeari esker
Hau guztia ezinezkoa izango zen herriko familien urtetan eman duzuen laguntzarik gabe eta gure ekimenetan modu batean zein bestean parte hartu gabe. Familiontzat eta, bereziki, haurrontzat zirraragarria izan da gogoeta-ekintza prozesua: jaietako emozioez hausnartu, emozio horiei hitzak jarri, hitzei musikaz lagundu eta, azkenik, hitzei eta musikari bideoklip batean mugimendua eman.
Haurrak izango dira protagonista aurrerantzean ere
Hemendik aurrera, gure herriko jaietan protagonista izateko bide polit bezain indartsua izango dute: Madalen jaietan Irria harro abestia ahotan hartuta. Aurrerantzean, haurrek beren alaitasuna, freskotasuna eta indarra transmitituko digute kanta berriaren bidez.
Etorri kanta abestera Madalenetako haurren txupinazoan
Datorren Madalen jaien hasieran, Irria harro kantaren estreinaldia izango dugu, datorren uztailaren 21ean, herriko Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria plaza). Han lehen aldiz gure herriko haurrek eta gurasoek aukera izango dute haurren kanta berria festa giroan abestuz gozatzeko.
Irria harro kanta entzun nahi baduzue hemen daukazue!!
Mila esker bihotz-bihotzez prozesu guzti honetan parte hartu duzuen haur, guraso, familia eta sortzaile guztiei!!! Zaila da izen guztiak aipatzea beraz sorkuntza prozesuaren garapena kontutan hartuta parte hartu dutenen zerrendarekin uzten zaituztegu. Mila esker bihotz bihotzez!!!
KANTAREN LETRA
Letraren sorkuntzaren dinamikaren partaideak
Nara Susperregi Barroso
Ekhi Otamendi Diaz
Diana Ticona Olmos
Danel Quilez Marcos
Sarai Ticona Olmos
Alai Puértolas Atxukarro
Maialen Rodriguez Bernal
Hodei Plata Ramos
Goiatz Aguilar Gimeno
Naia Aramberri Gutierrez
Ibai Urrutia Olazabal
Anuk Puértolas Atxukarro
Olaia Sánchez Silva
Letraren sorkuntzaren dinamizazio taldea
Nora Barroso Moreno
Aitor Albistur Pulido
Naroa Otamendi Diaz
Junkal Mintegia Arregi
Letraren borobiltzea eta bukaerako emaitzaren sortzailea
Aitor Albistur Pulido
KANTAREN MUSIKA
Doinuaren sorkuntza eta produkzioa
Andoitz Antzizar Lasa
Arkaitz Miner Aristizabal
Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta
Instrumentazioa
Andoitz Antzizar Lasa: trikitixa
Arkaitz Miner Aristizabal: gitarra akustikoa eta mandolina
Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta: bibolina
Ander Larrañaga Arzubialde: perkusioa
L. M. Moreno “Pirata”: baxua, tronpeta, tronboia eta saxoa
Ahotsak
Jare Antzizar Salvador
Andoitz Antzizar Lasa
Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta
Lur Andres Otxoa
Nara Susperregi Barroso
Diana Ticona Olmos
Danel Quilez Marcos
Sarai Ticona Olmos
Alain Puértolas Atxukarro
Maialen Rodriguez Bernal
Hodei Plata Ramos
Goiatz Aguilar Gimeno
Naia Aramberri Gutierrez
Ibai Urrutia Olazabal
Olaia Sánchez Silva
Estudioa
Lezoti
Teknikaria
Gorka Irastorza Gonzalez
Eskerrak Arrate eta Ilargi Arozena Mujikari, doinuaren sorkuntza prozesuan parte hartzeagatik.
KOORDINAZIO OROKORRA
Junkal Mintegia Arregi
Nora Barroso Moreno
BIDEOAREN EDIZIOA
Foto Poly
LAGUNTZAILEA
Errenteriako Udala
Pingback-a: MILA KOLORETAKO TXUPINAZO TXIKIA!! | OARSOirriak
Pingback-a: Gorpuzten den jai herrikoia haurren eskutik (Errenteria-Orereta) | OARSOirriak
Pingback-a: Haurre jai batzorderako deialdia Errenteria-Oreretan | OARSOirriak
Pingback-a: Irria Harro! – Kanta eta letra guztion eskura | OARSOirriak