OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Haurrek Errenteria/Oreretako Madalen jaietako kantu berria egin nahi zuten, eta OarsoIrrien komunitatean martxan jarri ginen. Joan den martxoan egindako dinamika batek abiapuntua jarri zuen, eta ondoren osatu zen kantu berriaren letra.
Geroago, doinuaren eta instrumentazioaren lanketa etorri dira, ahotsen grabaketak eta, bukatzeko, edizioa. Prozesu guztia herrigintzaren bitartez bideratu da OarsoIrriko familien laguntzari esker.
Irria harro! kantu berriari bideoklipa sortu nahi diogu orain. Horretarako, txupinazo txikiaren jaio giroa eta herrian haurrek duten presentzia transmititu nahi ditugu. Irria harro dabil gurean, eta dagoeneko jai giroan murgilduta gaude!
BIDEOKLIPAREN GRABAKETA herriko familiei bideratua dago (haurrak, gurasoak, aiton-amonak, osaba-izebak…)
EGUNA: Ekainak 8 (ostirala)
ORDUA: 17:30etan
LEKUA: Herriko enparantza
OHARRA: Txupinazo txikiko batukada herrikoian erabilitako instrumentuak ekartzera animatzen zaituztegu.
Guretzat garrantzitsua da herriko familiok urtetan izan duzuen presentzia, OarsoIrrien garai batean edo bestean: zuzeneko dinamiketan parte hartuz edo hartzaile moduan, Arramendiko irribaratzeko lagunartean, batukada herrikoiaren lagunartean, Inauterietako konpartsan, tailer batean edo bestean parte hartzean…
Kantu berria ezagutu nahi eta bideoklipean parte hartu nahi baduzue, zatozte gurekin ekainaren 8ean Madalenetako kantu berriaren bideoklipa egitera eta bertan gozatzera. Haur eta gurasoen festa gogoa Madalenetako kantu berrian behin betiko gordeta geldituko da. Protagonismo kolektiboa josi nahi dugu, animatzen al zara?
Hainbat irudirekin uzten zaituztegu… ZATOZ GUREKIN MADALENETAKO KANTUAREN PROZESUAN PARTE HARTZERA!!
Pingback-a: Haurre jai batzorderako deialdia Errenteria-Oreretan | OARSOirriak