OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Aurten ere gonbidapen berezi bat egin nahi dizuegu Oarsoirriak taldetik eta herriko Jai Batzordetik. Madalen jaiak prestatzen hasi gara eta zuen laguntza behar dugu: haurren proposamenak zuzenean jaso nahi ditugu. Beraiek erabaki dezatela nolako jaiak eta ekintzak nahi dituzten!
Horretarako, dinamika berezi batzuk prestatu ditugu 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, beren ideiak landu eta azaldu ditzaten:
Eguna: maiatzaren 11a, ostirala
Ordua: 18:00 – 19:30
Tokia: Koldo Mitxelena plaza (Esmalteria)