OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Kaixo, familiok!
Aurreko urteetan haurrek txupinazo txikirako kanta bat sortu nahi zutela erabaki zuten.
Datorren martxoaren 23an, ostiralez, elkartuko gara 17:30etan Reina aretoan (Xenpelar kalea), txupinazo txikirako abestiaren letra sortzeko asmoz. Madalenetan berezia izango den kanta bat sortzera goaz, eta denon artean egin nahi dugu. Kantaren letra sortzeko deialdia egiten dugu, beraz.
Zatozte txupinazo txikiko letraren sorreran parte hartzera! Lanketa horretan, Aitor Albistur eta OarsoIrriak ekimeneko lagunok izango gara.
Txupinazo txikiko kantaren sorrera
Eguna: martxoak 23
Ordua 17:30
Lekua: Reina aretoa
Dinamizazioa: Aitor Albistur eta OarsoIrriak ekimeneko lagunak