OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Haurre jai batzorderako deialdia Errenteria-Oreretan

2018an haurren jai batzordea herriko hainbat familia eta sortzaileekin batera Irria Harro kanta sortu genuen. Prozesua zoragarria izan zen eta txupinazo txikian ezezik kuadrilen egunean eta jaietan ere bere lekutxoa eduki zuen kantak.

Aurten ere Irria Harro kanta bizitzen jarraituko dugu baina, beste urteetan bezala, lantxo gehiago ditugu jai herrikoi eta parte hartzaileen bide honetan. Oarsoirriak taldeak eta herriko Jai Batzordeak 2019ko Madalen jaiak prestatzen hasi gara eta zuen laguntza behar dugu: haurren proposamenak zuzenean jaso nahi ditugu. Beraiek erabaki dezatela nolako jaiak eta ekintzak nahi dituzten!

 

 

Horretarako, dinamika berezi batzuk prestatu ditugu 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, beren ideiak landu eta azaldu ditzaten. Halaber, Txupinazo txikiko pegatinak sortzeko aukera ere egongo da.

 

Eguna: maiatzaren 17a, ostirala

Ordua: 17:30 – 19:00

Tokia: Koldo Mitxelena plaza (Esmalteria), Reyna aretoaren atzeko aldean

Herrikideek OarsoIrriak gertuagotik bizi eta dinamizazioan lagundu nahi badute maiatzak 14a baino lehen mezu bat bidali dezakete ondorengo helbidera: oarsoirriak@gmail.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2019/05/09 by in Aisialdi Egitarauak,Errenteria-Orereta,Herri Mailakoak,Herriak and tagged , , , .
%d bloggers like this: