OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Zirkuaren musikala PREST!

Inauteriak ate joka ditugu dagoeneko… Mozorroak prest?!

Azken urteetan bezala aurtengoan ere Oarsoirriak ekimeneko lagunek Errenteria/Oreretako kaleak girotu nahi ditugu, Oarsoirriak Zirkuaren Musikala ekimenaren bidez.

Datorren martxoaren 2an, larunbatez, herriko kaleak alaituko ditugu familiek prestatutako dantzekin. Dantzez gain, talde koreografiak ere baditugu! Oraindik entsegurik ez duzuela egin? Garaiz zabiltzate, bada… Hona hemen egun hauetan zehar etxean dantzatzeko aukera:​

Larunbatean bertan kalejiran parte hartzeko, hurbildu zaitezte 11:30etarako Merkatuzarreko plazara (Topoko geltokiaren parean). Izan ere, 11:45etan talde dantzako azken entsegu orokorra egingo dugu. 12:00etatik aurrera guztiok elkarrekin emango diogu hasiera ihauteriko festari.

Hurbildu zaitezte Zirkoaren Musikalean parte hartzera, etorri gurekin batera dantzara!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: