OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Aurten errenteria-Oreretako inauteritan OarsoIrriak Zirkuaren Musikala ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.
Azken urteetan bezala familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dugu eta bertan koreografia kolektiboa eta taldekako koreografiekin batera ondo pasatzeko aukera izango dugu.
Aurtengo dantza kolektiboa “Gure Zirkua” proiektuaren kantarekin osatuko dugu! Ikusi koreografia orokorraren aurkezpen bideoa. Ibilbidean zehar geldialditxoak egongo dira eta bertan taldeek sortutako koreografia propioak dantzatuko dira.
Entseguak 2019/02/16 eta 2019/02/23. 17:00etan Merkatuzarren. Gidaria Vanesa Castaño dantza irakasleak izango dira.
Taldeetako kideek aukera izango dute, nahi izanez gero, inauterien egitarauaren baitan martxoaren 2ko bazkari herrikoirako txartelak zuzenean erosteko. Horretarako, ondorengo informazioa bete behar da otsailaren13a baino lehen. Txartelak eskuratzeko nahitaezkoa da OarsoIrriko Zirkoaren Musikalean taldekako koreografian parte hartzea eta izena ematea esteka honetan otsailaren13a baino lehen. Bete beharko dituzuen datuak hauek dira: Taldearen izena, dantzarako haur eta heldu kopurua, beganoentzako, orojaleentzako eta haurrentzako menu kopurua.
Halaber, lehen entseguaren egunean (otsailaren 16a, larunbata) gutxienez taldeko arduradun batek 16:45etan Merkatuzarrera gerturatu beharko da eta taldearen parte hartzea berretsi beharko die OarsoIrriko arduradonei. Taldekako dantzarako erabiliko den dantza ere pendrivean eraman beharko da.
Haurren menuak: 10€
Menu beganoa eta orojalea: 15€
Dirua otsailren 16an eraman behar da.
Informazio gehiagorako helbide honetara idatzi: oarsoirriak@gmail.com