OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
BIZIPOZA elkarteak antolatuta irailaren 29an Errenteria/Oreretan Bizipozaren Jaia ospatuko da. Aurten Juneren hegoak eta Mindara elkarteen lana izango da protagonista nagusia. Jaiak helburu desberdinak ditu, besteak beste, laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea izaera bereziko haurren babes eta arretarako elkarteei.
Oarsoirriak bat egiten du helburu horrekin, eta familiei gonbidatzen zaituztegu jai eguna bizitzeko (egitarau osoa hemen). OarsoIrriakek material birziklatuarekin sortutako musika tresnen tailerra eskaini nahi du eta hura gauzatzeko Oarsoaldeko familien laguntza beharrezko dugu. Marakak, euri makilak eta kriskitinak sortzeko materiala prest egongo da; eta tailerrean zaintza eta dinamizazio lanetan aritzeko, borondatezko langileak behar ditugu. Instrumentuak sortzea erraza da (ikusi hemen gida) eta gure lanari esker BIZIPOZA jaiari laguntza emango diogu, bere balioetan sakonduz. Zehazki, bolondresak beharko genituzke ordu batez edo ordu bat eta erdiz, zuek aukeratutako tarte hauetan 10:00-14:00 eta 14:00-17:00. Beraz, laguntzera animatuz gero, bidaliguzu mezu bat oarsoirriak@gmail.com helbidera, eta zuekin harremanetan jarriko gera.
Besterik gabe, irrizaleok, Bizipozaren Jaian elkar ikusiko garelakoan, ondo izan.