OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

[DEIALDI BEREZIA] Maialen eta Xanti erraldoien 100 urteak

Aurten Errenteria/Oreretako erraldoiek 100 urte egiten dute. Horregatik, Oarsoirriak ekimeneko familioi gonbita luzatzen dizuegu, mendeurrena ondo ospatu dezagun herriko beste elkarte eta talde batzuekin batera.

Datorren uztailaren 6an, larunbatean, kalejira erraldoia egitera goaz!!

11:00etan kalejira Herriko Plazatik hasiko da, ondoren Zumardia, Niessen elkartea, Biteri kalea, Foru Plaza, Sindikato taberna eta Herriko Plazan bukatuko da.

 

Oarsoirriko familiak Zumardian hasiko dugu gure ibilbidea eta 11:00etan bertan egotera gonbidatzen zaituztegu, hala, Mailen eta Xantiri harrera egin ahalko diegu erraldoiekin batera urtebetetzea ospatzeko.

Merezi du ondo ospatzea mende oso batean haurren eta familien ondoan izan diren Xanti eta Maialen erraldoiak. Animatu zaitezte ospakizun berezi honetara.

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2019/06/17 by in Errenteria-Orereta,Herriak and tagged , .
%d bloggers like this: