OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
2020. urtean Errenteria-Oreretako inauteritan OarsoIrriak Jolasen Musikala ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.
Urtero bezala, familiek festa giro herrikoian musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dugu… koreografia kolektiboa, taldekako koreografiak eta dantza inprobisatuak!
Aurtengo dantza kolektiboa Pirritx, Porrotx eta Marimotx paolazoen “Mozorro Zomorro” da! Ikusi AURKEZPEN BIDEOA HEMEN. ADI! datorren astean OarsoIrriko koreografia ikasteko bideoa publikatuko dugu eta!!
Ibilbidean zehar geldialditxoak egongo dira eta bertan taldeek sortutako koreografia propioak dantzatuko dira.
Gidaria Vanesa Castaño dantza irakaslea izango da.
GARRANTZITSUA koadriletako/familietako koreografiak sortu nahi dituzuenontzat: Zure familia edo koadrilarekin ibilbidean zehar beste aparteko koreografia bat dantzatu nahi baduzu idatzi mezu bat oarsoirriak@gmail.com helbidera otsailak 3a baino lehen. Zuen taldearen izena, parte hartzaile kopurua (haurrak eta helduak) eta zuen dantzarako aukeratu duzuen kanta ere atxikitu behar duzue. Mezua jasotzen dugunean zuekin jarriko gara harremanetan. Lehen entseguaren egunean (otsailaren 8a) gutxienez taldeko arduradun bat 16:45etan Merkatuzarrera gerturatu beharko da OarsoIrriko arduradunekin hitz egitera.