OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

2023ko Haurren Jai Batzordea (Errenteria/Orereta)

Azken urtetan egin bezala, 2023ko Madalen jaien prestaketan haurren hitza kontutan hartu nahiko genuke. Dinamika berezi batzuk prestatu ditugu 5etik 12 urtera bitarteko haurrei eta familiei zuzenduta, haurren ideiak landu … Irakurtzen jarraitu

2023/05/16 · Utzi iruzkina

Gorpuzten den jai herrikoia haurren eskutik (Errenteria-Orereta)

Irria harro eraman dugu 2018ko Madalena jai hauetan. Aurten ere haurrak izan dira protagonista eta helduok bidelagun. Prozesu luze honen emaitza Madalen jaietako kantu berria, txupinazo txikia, haurrek aukeratutako dinamikak … Irakurtzen jarraitu

2018/07/30 · Iruzkin 1

Ideien festa Pasai Antxon (Pasaia)

Azaroaren 21ean, Pasaiako familiak Antxoko Ibaiondo frontoian elkartu ginen. Gure helburua 2016 urterako Pasaiako aisialdi egitaraua osatzea izan zen. Eguraldi fresko eta euritsuak ez zituen gure txikienen buruak hotzak utzi. … Irakurtzen jarraitu

2015/12/04 · Utzi iruzkina

[DEIALDIA] Txupinazo TXIKIAREN oihala eta colagea

  Haurren jai batzordeak proposatuta uztailaren 21ean arratsaldeko 5:30etan, Errenteria-Oreretako Esmalteria plazan Madalenetako lehen Mila koloretako txupinazo txikia botako da. Gonbitea luzatzen dizuegu txupinazo txikia prestatzeko. Horretarako, gure asmoa da … Irakurtzen jarraitu

2015/07/17 · Utzi iruzkina

Dantza eta jolasa – OarsoIrriak + Kukai Dantza (Errenteria-Orereta)

Datorren larunbatean (maiatzak 2) dantza jolasekin familia giroan gozatzeko aukera izango dugu. Auzolanean Kukai Dantza Konpainiako lagunekin batera antolatutako saioa izango da. Gu behintzat dantzatzeko gogoz gaude, eta zu? NOIZ? … Irakurtzen jarraitu

2015/04/29 · Utzi iruzkina

Arramendiko baratze ekologikoa landatzeko deia (Errenteria-Orereta)

Kaixo. Iaz Arramendin baratzea landu genituen, Oarsoirriak ekimeneko familien ilusioari eta ahaleginari esker. Arramendin, lurrarekin gozatu eta letxugak, azenarioak, brokoliak, porruak eta piperrak bildu ditugu, eta familia desberdinon artean harreman … Irakurtzen jarraitu

2015/04/16 · Utzi iruzkina

OarsoIrriko jardueren egutegia 2015 (Errenteria-Orereta)

Joan den martxoaren 6an Errenteria-Oreretan ideien festa ospatu genuen. Guztira 65 pertsona bildu ziren bertan, eta haurrek zein helduek sortu nahi zuten aisialdia izan zuten jomuga. Beheko taulan, 2015erako OarsoIrriak … Irakurtzen jarraitu

2015/04/14 · Iruzkin 1

Ideien festa – Zuk, zer egingo zenuke herrian?

2015-eko marxtoaren 6an IDEIEN FESTA ospatuko dugu Errenteria/Oreretan. Hemen ekimena zabaltzeko bideoa duzue. Haurrak eta helduak amesten dugun herria marrazten… eta zu, zer egingo zenuke herrian?  

2015/01/25 · Utzi iruzkina