OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Madalen jaiak 2024. Haurren Jai Batzordea eta Pregoia

Gertu ditugu 2024ko Madalen jaiak, eta urtero bezala haurrak hartu nahi ditugu kontuan, betiere Madalenak elkarrekin pentsatu, landu eta gozatzeko festak izan daitezen. Hauek dira antolatu ditugun ekintzak:

Haurren Jai Batzordea

Madalenetako haurren egitarauaren ekintzen proposamenen bilketa egingo da, eta Txupinazo Txikiko pegatinak sortzeko aukera ere egongo da.

Eguna: maiatzaren 3an (ostirala)

Ordua: 17:30etan

Lekua: Lekuona Fabrika eraikinaren 1. solairua (Plaza Berdea).

Pregoiaren prestaketa

Haurren Madalenetako hasiera ematen dion Txupinazo Txikiko pregoian parte hartu nahi baduzu, hemen daukazu aukera:

Eguna: uztailaren 3 eta 17an (asteazkenak)

Ordua: 17:00etan

Lekua: Lekuona Fabrika eraikinaren 1. solairua (Plaza Berdea)

Lehenengo saiora etortzen diren haurrekin egingo da pregoiaren prestaketa, eta bigarren saioan entsegu orokorra gauzatuko da.

Familiei informazio hau etxeko txikiekin partekatzea eskatzen diegu, jaietan ere haien zatitxo bat egon dadin eta haurren ideiekin guztiok goza dezagun! Edozein zalantza edukiz gero, idatzi oarsoirriak@gmail.com helbidera.

Utzi iruzkina