OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

HARRO HERRI eguna Errenteria/Oreretan

Korrika dela eta, Lau Haizetara elkarteko lagunekin batera, gure herrian dugun hizkuntza aniztasuna kontutan hartzen duen ekimen polit eta interesgarri bat prestatzen ari gara.

Ideia da atzerritik herrira etorri berriak diren familiek eta bertako familiek Korrikaren esanahia eta leloa barnean hartzen dituen mezu bat sortzea eta panel batzuetan paperaren gainean hainbat hizkuntzetan marraztea eta margotzea. Horretarako, Korrika Kulturalaren barruan datorren larunbatean, martxoak 9, guraso eta haurrok herriko Zumardian elkartuko gara 11.00etatik aurrera, eta elkarrekin Korrikaren ingurukoak marraztu eta margotuko ditugu, denon gozagarri. Ekimen honen ondoren, haurrentzako jolasak eta bestelako ekitaldiak izango dira Zumardian ere.

Ondoren, Korrikan zehar (martxoaren 14tik 24ra) Lau Haizetara elkartearen egoitzako leihoetan (Madalen kalea 27) ikusgai jarriko dira haurren margolanak.

Animatu zaitezte guraso eta haurrok hizkuntza aniztasuna aitortzeko ekimen honetan parte hartzera!

Utzi iruzkina

Information

This entry was posted on 2024/03/05 by in Aisialdi Egitarauak,Errenteria-Orereta,Herri Mailakoak,Herriak and tagged , , , .