Arramendiko baratze ekologikoa landatzeko deia (Errenteria-Orereta)

Kaixo. Iaz Arramendin baratzea landu genituen, Oarsoirriak ekimeneko familien ilusioari eta ahaleginari esker. Arramendin, lurrarekin gozatu eta letxugak, azenarioak, brokoliak, porruak eta piperrak bildu ditugu, eta familia desberdinon artean harreman polita izan dugu.

Orain, udaberria gurekin denean, irrien baratzea berriro landu nahi dugu. Zer haur eta heldu arituko garen, nola antolatuko garen eta zer landuko dugun erabakitzeko, familia irrizaleoi gonbita luzatzen dizuegu, Arramendiko baratzearen inguruan proposamenak egin eta erabakiak hartzeko:
Eguna: apirilaren 24a, ostirala
Tokia: Xenpelar etxea (Madalena 32)
Ordua: 18:00 – 19:30
2014. urtean guztira 21 familiak eman genuen izena. Iazko antolaketaren arabera, hilaren aste bakoitzean 4-5 familiaren artean hartu dugu baratzea zaintzeko ardura. Horrela, familia jakin batek ezin izan duenean, familia taldeak zaindu du baratzea.
Apirilaren 24an, zatozte zuen baratzera. Arramendin, fruitu ugari jasoko duzu..

OHARRA: Inor deialdira gerturatzeko aukerarik ez baina baratzean parte-hartzeko interesa edukiko balu oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea dauka, hartzen diren erabakiei buruzko informazioa partekatu eta iritzia kontutan hartzeko
Argazkiak: Mendi Urruzuno Bermudez
Logoa: arramendiko baratze parkea, Iker Torres.
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...
Related