OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Kaixo Lagunak!
Mendekosteak bertan ditugu eta urtero bezala, Joxe zabala , hau da, gure artean ain maitatua den Zabarre pirata etortzea espero dugu.
Denok dakigun bezala, berak duen altxorrik aberatsena gurekin partekatzen du, eta beraz, merezi duen ongi etorria egitea pentsatu dugu.
Hortaz, Batukada bat antolatu nahi diogu, lehorreratzen denerako. Horretarako, zuen guztion laguntza ezinbestekoa dugu. Denon artean merezitako batukada baten bidez agurtuko dugu Zabarre. Ikusiko duzue zein ondo pasako dugun.
Noski, Zabarrek ez du edonolako batukada bat merezi, fundamentuzkoa baizik, beraz, JON ASKASIBARRI esker entseguak egingo ditugu, bera izango baita entseguak gidatuko dituena. Oso garrantzitsua da entseguetara azaltzea. Beraz, bai heldu, baita gazte edo ume ere, soinua egiten duen edozer gauza hartu etxetik eta animatu zaitezte! PRIMERAN PASAKO DUGU!