OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Joan den martxoaren 6an Errenteria-Oreretan ideien festa ospatu genuen. Guztira 65 pertsona bildu ziren bertan, eta haurrek zein helduek sortu nahi zuten aisialdia izan zuten jomuga. Beheko taulan, 2015erako OarsoIrriak ekimenaren barruan egitea erabaki ziren ekintzen zerrenda daukazue.
Ekintzen antolaketa irekia da. Beraz, norbaitek ideien festara etortzeko aukerarik ez bazuen izan baina zerrendako ekintzaren bateko antolakuntzan parte hartu nahiko balu, oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera mezua bidaltzea dauka, parte hartzea irekia baita.
Jarduera bakoitzaren inguruko zehaztasun gehiago (data, ordua, berezitasunak…) posta elektronikoaren, webgunearen eta prentsa bitartez zabalduko da. Orduan, geratuko zaigun gauza bakarra herriarengandik sortutako giroaz familian gozatzea izango da!!!
HURRENGO HITZORDUAK
Apirilaren 17a (prestaketa saioa): DANTZA jolasak. Maiatzaren 2an gauzatuko den jardueraren prestaketan parte hartu nahi baduzu idatzi oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera. Haurrak eta helduak.
Apirilaren 24a (urteko prestaketa saioa): BARATZE ekologikoa. Arramendiko baratzeetan urte bateko ibilaldiaren ostean jarduerarekin nola jarraitu (talde berrien osaketa, zer landatu erabaki, komunikazioa nola landu…) erabakitzeko bilkura. Datozen egunetan bidaliko dira deialdi honen inguruko informazio gehiago.
Apirilaren 30a (ekintza): MADALENETAKO haurren jai batzordea. Madalenetan haurrentzako zer jarduera burutu erabakitzeko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Laster bidaliko da ekintzaren inguruko informazio gehiago. Apirilak 30eko ekintza hau prestatzeko lanetan parte hartu nahi izanez gero idatzi e-mail bat oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera.
OarsoIrriak 2015 (Errenteria-Orereta)
Pingback-a: Oarsoirriak, aisialdia antolatzeko hitzorduak | Herribizia