OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Pasaiako Irrizaleen taldean parte hartzen dugun haur, gazte eta helduok, urte osoko aisialdi egitarauaren barruan gure herriko artistak ezagutzeko urtero saio bat antolatzea erabaki genuen. 2015eko urte hasieran dantza munduarekin harremana duten lau artista ezagutu genituen eta guri dantzan erakusteko prestutasuna agertu zutenez, haiek gidari genituela dantza tailerra antolatu genuen. Betiko moduan, familiei eskainia izan zen tailerra eta haur, gazte eta heldu elkarrekin aritu ginen dantzan.
Lau gune antolatuko genituen eta gune bakoitzean dantza modalitate desberdin bat lantzeko aukera izan genuen:
• Sorkuntza Gotzon Pozaren laguntzarekin
• Garaikidea Noemi Vianarekin
• Klakea Idoia Besadarekin
• Euskal Dantza Asier Folgadorekin
Gune guztietan ikasitakoarekin Tirri Tarraren abesti baten koreografia osatu genuen denon artean.