OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Pasaiako lau dantzarirekin dantza modalitate desberdinak lantzeko aukera izango dugu.
Lau gunetan banatuta, gune bakoitzean dantza modalitate bat frogatuko dugu eta lauetatik guztiok pasa ondoren, gune guztietan ikasitakoarekin bukaerako emanaldi xume bat osatuko dugu denon artean.
Horixe plana. Gustuko baduzu etorri familia osoa eta herriko lau dantzarien eskaintzaz gozatuko dugu.
Pasaiako Irrizaleak