OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

KORRIKARAKO INDARRAK HARTZEKO SUKALDARITZA TAILERRA (Lezo)

Kaixo Irrizaleak!

Dagoeneko korrikarako behar haina indar hartu ditugu! Atzoko sukaldaritza tailerrean madalena goxo-goxoak egin genituen. Lezoko irrizaleak, eskuak zikinduz eta ahoa betez pasa genuen arratsalde bikaina.

Lehenengo, madalenak prestatu genituen, bai txikiek eta baita helduek ere, primeran pasa genuen arraultzak puskatuz, osagaiak nahastuz, eskuak hirinean sartuz… eta behin masa egina zegoela, bakoitzak nahi zituen apaingarriak jarri zizkien. “mmmmm……. BAI ITSURA ONA!”

Ondoren, labean sartzeko momentua iritsi zen, “eta… ENE!  horiek bai madalena itsurosoak”, pixkanaka-pixkanaka nola hazten ziren nabari zen eta geroz eta gogo gehiago genituen madalenak dastatzeko.

Azkenik, txokolatea prestatu eta eguraldi galanta zegoenez, batzuk kalean eta beste batzuk jangelan, egundoko askaria egin genuen!

BENETAN ARRATSALDE BIKAINA!

Bertan duzue madalenak egitera etorri ezin zenutenentzat errezeta eta atzoko arratsaldeko argazkien bideotxoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2015/03/08 by in Lezo.
%d bloggers like this: