OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Baratzea landatzera goaz (Errenteria-Orereta)

Datorren maiatzaren 8an, ostiralez, Arramendiko irrien baratzean hasierako landaketa egingo dugu 17:30etatik aurrera. Hala erabaki zen joan den apirilaren 24ko familien bileran. Orain arte baratzean parte hartu ez dutenek aukera … Irakurtzen jarraitu

2015/05/04 · Utzi iruzkina

Dantza eta jolasa – OarsoIrriak + Kukai Dantza (Errenteria-Orereta)

Datorren larunbatean (maiatzak 2) dantza jolasekin familia giroan gozatzeko aukera izango dugu. Auzolanean Kukai Dantza Konpainiako lagunekin batera antolatutako saioa izango da. Gu behintzat dantzatzeko gogoz gaude, eta zu? NOIZ? … Irakurtzen jarraitu

2015/04/29 · Utzi iruzkina

Arramendiko baratze ekologikoa landatzeko deia (Errenteria-Orereta)

Kaixo. Iaz Arramendin baratzea landu genituen, Oarsoirriak ekimeneko familien ilusioari eta ahaleginari esker. Arramendin, lurrarekin gozatu eta letxugak, azenarioak, brokoliak, porruak eta piperrak bildu ditugu, eta familia desberdinon artean harreman … Irakurtzen jarraitu

2015/04/16 · Utzi iruzkina

Ideien festa – Zuk, zer egingo zenuke herrian?

2015-eko marxtoaren 6an IDEIEN FESTA ospatuko dugu Errenteria/Oreretan. Hemen ekimena zabaltzeko bideoa duzue. Haurrak eta helduak amesten dugun herria marrazten… eta zu, zer egingo zenuke herrian?  

2015/01/25 · Utzi iruzkina