Baratzea landatzera goaz (Errenteria-Orereta)

Datorren maiatzaren 8an, ostiralez, Arramendiko irrien baratzean hasierako landaketa egingo dugu 17:30etatik aurrera. Hala erabaki zen joan den apirilaren 24ko familien bileran. Orain arte baratzean parte hartu ez dutenek aukera dute OarsoIrriko ekintza berezi honetan izena emateko eta lehen ekintzarekin gozatzeko.
Hurrengo hitzordua, beraz:
Eguna: maiatzaren 8a, ostirala
Tokia: Arramendiko baratze parkeko txabola
Ordua: 17:30 – 19:30
Dinamika: lehen landaketa, elkarren berri izatea eta taldeak osatzea
Antolakuntza egokia gauzatzeko asmoz eta familiak taldeak modu egokian banatzeko, eskatzen dizuegu aurten jarraitzeko asmoa duzuenok, jarraituko ez duzuenok eta interesa duten familia berriek zuen asmoaren berri emateko, honako helbide honetara posta mezu bat bidalita: oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com
Funtzionamendu orokorra
- Familia desberdinez osatutako taldeak osatuko dira, eta hileko aste bakoitzean hainbat familiaren artean hartuko dugu baratzea zaintzeko ardura.
- Talde bakoitzak izen bat edukiko du eta egutegi bat sortuko da. Hala, familia multzo bakoitzari baratzeko ardura noiz egokitzen zaion jakingo du.
- Komunikazioa ahalbideratzeko taldekideen artean e-mailak eta telefonoak banatuko dira. Jada, orain arteko familiak biltzen dituen whatsapp talde orokorra sortua dago, eta hor taldeen arteko koordinazioa ematen da.
- Tokatu zaion astean familia jakin batek lan egiteko aukerarik izan ez duenean, familia taldeak zaindu du baratzea.
Aurten hartutako lehen erabakiak
Joan de apirilaren 24ko familien bileran erabaki hauek hartu ziren:
- Datorren maiatzaren 8an, ostiralez, Arramendiko irrien baratzean hasierako landaketa egingo dugu 17:30etatik aurrera.
- Baratzea nola antolatu eta zer landatu.
- Aurten barietate eta kantitate gehiago izango ditugu gure baratzean.
Maiatzaren 8an arropa erosoarekin etorri zaitezte. Materiala prestatuta egongo da (lanabesak, barazkiak…), gogoa besterik ez da falta!
OHARRA: norbaitek deialdira gerturatzeko aukerarik ez baina baratzean parte hartzeko interesa badu, oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea dauka, hartzen diren erabakiei buruzko informazioa partekatu eta iritzia kontuan hartzeko. Mezuarekin batera bidali beharreko informazioa: parte hartuko dutenen izen-abizenak, gutxienez kontakturako e-maila bat eta telefono bat.
2015 OarsoIrriak (Errenteria-Orereta)
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...
Related