OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Kaixo Irrizaleak.
Lan polita egiten ari zarete Zabarreren ongietorriaren inguruan! Egin ditugun 3 entseguetan giro ona eta talde polita osatu dugu eta ziur gaude Zabarre piratak gure lana ikustean poz pozik jarriko dela. Horrela jarraitzea nahi dugu eta eguna iristen denean zuen gogo guztiak elkartu eta batukada paregabea osatuko dugu bai Zabarrek eta baita Lezo guztiak entzun dezan.
Hona hemen entseguetan atera ditugun pare bat argazki.
Berriz ere eskerrik asko zuen parte hartzeagatik! Gutxi geratzen da Zabarre etortzeko eta gogoratu pirataz jantzita joango garela eta ONGI ETORRI BIKAINA EMANGO DIOGULA!