OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Herriko Madalenak jaien prestaketak hastera doaz! 🎉
Ostiral honetan, maiatzaren 15ean, 17:30ean, Haurren Jai Batzordea ospatuko da Lekuona Fabrikako plaza berdean.
6 urtetik gorako haurrentzat izango da, ordubeteko iraupenarekin. Familia osoa dago gonbidatuta!
Zatozte ideiak partekatzera eta jaiak elkarrekin prestatzera.
Zabaldu mezua familien artean!Edozein zalantza edukiz gero, idatzi oarsoirriak@gmail.com helbidera.