OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

2026ko Madalenetako Txupinazo Txikian parte hartzeko deialdiak

Haurren jai batzordeak bere lanketa egin zuen. Mila esker bertaratu zineten haur eta familia guztioi! 

Orain, Txupinazo Txikiko prestaketaren txanda da. Haurren Txupinazoaren baitan ekintza desberdinak daude, eta bakoitzaren lanketa momentu desberdin batean egingo da. Antolakuntzan laguntze aldera, parte hartu nahi duten haurrek izena eman behar dute (izena ematen ez duen haurrik ez da onartuko). Jarraian, ekintza bakoitzaren inguruko informazioa adieraziko dugu. Beraz ongi begiratu eta ziurtatu prestaketa egiten den egun eta ordu guztietara etorri daitezkeela etxeko txikiak (egun guztietara etortzen ez badira ezingo dute Txupinazo Txikian parte hartu). 

ADI! izena emateko azken eguna EKAINAREN 20a da (izena emateko mezuaren bukaeran).

BATUBURRUNBAren erritmoen prestaketa

Haur eta familientzako jarduera da hau. Zumarditik Txupinazo Txikirako BATUBURRUBAren kalejira Odei Astibira musikariarekin batera gidatzeko aukera dago. Erritmoekin jolastea, batukada eta kalejirak gustatzen bazaizkizu, hemen duzu aukera bikaina!

Pregoiaren prestaketa eta kantatzea

Txupinazo txikiaren pregoian edo txupinazoaren ondoren Irria Harro kanta abestu nahi baduzu, hau da zure lekua. 

  • Egunak: Uztailaren 14 eta 16a 
  • Ordua: 16:00 (ordu bateko iraupena)
  • Lekua: Reyna aretoa.

Dantza

Txupinazo txikiak ere badu dantzarako tartea. Dantzatzea gustuko baduzu, hau da zure lekua. Izena emateko garaian gustuko dituzun 3 kanta jarri behar dituzu, eta entseguen egunean emango da dantzatuko den kantaren berri. 

  • Egunak: Uztailaren 14 eta 16a
  • Ordua: 17:15 (ordu bateko iraupena)
  • Lekua: Reyna aretoa

Txupinazo txikiko ekintzetan izena HEMEN egin klik

Familiei informazio hau etxeko txikiekin partekatzea eskatzen diegu, jaietan ere haien zatitxo bat egon dadin eta haurren ideiekin guztiok goza dezagun! Edozein zalantza edukiz gero, idatzi oarsoirriak@gmail.com helbidera.

 

Utzi iruzkina

Information

This entry was posted on 2026/06/15 by in Errenteria-Orereta,Herri Mailakoak,Herriak and tagged , , , , .

Nabigazioa