OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Haurren jai batzordeak proposatuta uztailaren 21ean arratsaldeko 5:30etan, Errenteria-Oreretako Esmalteria plazan Madalenetako lehen Mila koloretako txupinazo txikia botako da.
Gonbitea luzatzen dizuegu txupinazo txikia prestatzeko. Horretarako, gure asmoa da guraso eta haurrokin batera prestatzea Esmalterian txupinazoa botako den tokian jartzekoa den ohihala: ohiala marraztu, kartulinak margotu, kolagea osatu… Familiek marraztu eta margotzeko materiala bertan izango duzue eskura. Arropa erosoa eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez dira behar.
Eguna: uztailak 18a, larunbata
Ordua: 11:00-13:00
Tokia: Lau Haizetararen egoitza (Topoko geltokiaren aurrean dagoen plazatxoa)
Haur eta gurasoon artean, txupinazo txiki polit bat prestatuko dugu.
Bestelako ekintzak: uztailaren 21ean arrasaldeko 4:30etan Gamon Zumarditik Batuburrunbadara Esmalteria plazaruntz aterako da. Perkusio instrumentuak eskuz egiteko gida hemen. Koloretako txupinazo txikia Esmalteria plazan 5:30etan. Haurren jai batzordeak adostutako egitaraua hemen eskuratu dezakezue.
Txupinazoaren inguruko informazio gehiago:
OarsoIrriak herri-ekimenaren webgunean
Gora Madalenak!
Errenteria-Oreretako OarsoIrriak