OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

MADALENAK – Mila koloretako txupinazo txikia

Haurrek jai batzordea

  Udaberrian Oarsoirrien deiari erantzunez, haurrek eta gaztetxoek ilusio handiz landu eta adostu zituzten Madalenetako proposamenak. Hori horrela, haien ametsetako jaiak gauzatzeko asmoz, Oarsoirriok Mila koloretako txupinazo txikia antolatzen lagunduko dugu, Jai Batzordearekin batera, festen lehen egunean, hau da, uztailaren 21ean.

16:30etan Gamon zumardian

Batuburrunba izeneko ekimena bat antolatu da. Gamon zumarditik abiatuta, Koldo Mitxelena plazara (Esmalteria) joango gara, Zo Zongo perkusio taldeak lagunduta. Perkusio instrumentuak material birziklatuekin egitea proposatzen zaizue familioi.

17:30etan Esmalterian

Mila koloretako txupinazo txikia botako dugu, kanoi txikiekin koloretako konfetiak erabiliz eta Zo Zongoren eta gure burrunbaz alaituz.

  Herriko haurren lehen txupinazoa izango denez, familia irrizaleoi dei berezia egiten dizuegu haurrekin batera batuburrunban eta txupinazo txikian parte hartzeko. Horretan laguntzeko, perkusio instrumentuak eskuz egiteko gida bat duzue hemen txupinazoaren aurretik ere etxeko txikiekin batera parte hartu dezazuen. Batukadan erabilitako intrumentuek ere erabili daitezke.

   Haurren jai batzordeak adostutako egitaraua hemen eskuratu dezakezue.

Gora Madalenak!

2 comments on “MADALENAK – Mila koloretako txupinazo txikia

  1. Pingback-a: [DEIALDIA] Txupinazo TXIKIAREN oihala eta colagea | OARSOirriak

  2. Pingback-a: OARSOirriak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: