OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

[Bizipena] Amon-aitonen ukenduak tailerra (Errenteria-Orereta)

Uztailaren 3an 3 belaunaldi bildu ginen. Ekainean egindako sendabelarren bilketaren ondorengo saioa zen hau. Naturarekiko begirunea, jakin-mina, herriko jakintza zaharrak eta konpartitzeko desioa elkartu gintuen. Mahai baten inguruan hasieran eta ondoren suaren ondoan Lesmes Gorrotxategi amonaren ukendua nola gauzatu ikasi genuen.

Hasierako azalpen eta lanen ondoren bertaratutakoak haien jakintza eta esperientzia konpartitzen hasi ziren.

Aiton-amonen ukenduak tailerra hasiera

Aiton-amonen ukenduak tailerra – Hasierako azalpenak

Aiton-amonen ukenduak tailerra - Haurren inplikazioa

Haurren inplikazioa

Aiton-amonen ukenduak tailerra - Belarrak mozten

Poliki belarrak mozten

 

 

 

 

 

 

 

Aiton-amonen ukenduak tailerra - Belarrak mozten

Belarrak mozten

Aiton-amonen ukenduak tailerra - Intsusare n2. azala lortzen

Intsusaren 2. azala lortzen

 

 

 

 

 

 

 

Amon-aitonen ukenduak - Jakintza ematen eta jasotzen

Konpartitzen

Amon-aitonen ukenduak - Belarrak prest

Belarrak prest

 

 

 

 

 

 

Amon-aitonen ukenduak - Banaketa

Banaketa

Amon-aitonen ukenduak - Sukaldeko lana

Sukaldeko lana

 

 

 

 

 

 Amonari ilusio handia egingo zion bere ukenduaren sekretuak jendearekin konpartitzea. Hau bera eta herriko jakintza konpartitzeko prest dauden herriko amon-aitonen omenezko ekintza bat izan da. Mila esker izateagatik!

Aiton-amonen ukenduak tailerra taldea

Aiton-amonen ukenduak tailerra

Urki (6 urte)  Oso ongi pasa dugu etxean berriro egingo dugu!!!

Mertxe (60 urte) Eskerrik beroenak arbasoei jakinduria transmititu eta ondorengo belaunaldiei  pasatzeko aukera eman digutelako. Eskerrak, halaber,haien borondate eta lan gogorrari esker errezetan bildu eta bizirik mantentzen dituztenei.

Lierni (40 urte) Jakin-mina nabaria zen denongan, kanpoan kixkaltzen presko eta giro eta giro ederra barruan. Amona sorta ederra!! haurrak nonahi!! eta gizonak sukaldean kontukontari!!

Nara (7 urte) Noiz egingo dugu sendabelarren hurrengo tailerra?

Nora (38 urte) Lurrak gordetzen du zoriontsu bizitzeko behar dugun guztia. Emozioak orekatzeko ahalmena dauka eta horrek osasuna ematen digu. Beste aldera begiratzea baino adi egotean dago gakoa.

 

Esker mila Urdaburu Mendi Elkarteari tailerra egiteko bere egoitza uzteagatik.

 

Errenteria-Oreretako OarsoIrriak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: