OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Amon-aitonen ukenduak tailerra (Errenteria-Orereta)

OarsoIrriak-Errenteria-Orereta-Ukenduak

Uztailak 3an (ostirala) Errenteria-Oreretako OarsoIrriak ekimenak Amon-aitonen ukenduen tailerra eskainiko du. Saioa familiei (haur, heldu, izeba-osaba, amon-aitonak, lagunak…) zuzenduta dago eta helburua herriko jakintzak biltzen dituen ukenduak egiten ikastea da.

Ukenduren edota sendabelarrekin erabileraren bat prestatzen baldin badakizu eta hura gurekin tailerrean bertan konpartitu nahi baduzu idatzi mezu bat  oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera eta emaguzu zure berri (antolakuntza egokirako beharrezkoa).

 

– Eguna: uztailak 3 (ostirala).

– Ordua: arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak bitarte.

– Tokia: Urdaburu Mendi Elkartearen egoitza.

– Izen ematea: izena emateko oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera idatzi behar da e-maila. Bidali beharreko informazioa: parte hartuko duten lagunen izenak (haurrena zein helduena) eta haurren adina. Informazioa antolaketa egokia gauzatzeko erabiliko da bai eta behar den materiala egoki prestatzeko. Izena emateko azken eguna uztailak 1 (asteazkena).

– Oharra: Jakintza eta historia interesgarri ugari transmitituko dira, beraz, koadernoa eta boligrafoa ekartzea gomendatzen da.

 

 

Errenteria-Oreretako OarsoIrriak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2015/06/29 by in Aisialdi Egitarauak,Errenteria-Orereta,Herri Mailakoak,Herriak and tagged , .
%d bloggers like this: